Amurrioko Udalbatzak exijitu du sakabanatze politikak bertan behera uztea, Alfredo Remirezen senideen istripuaren ostean

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko mar. 27a, 07:56

Elkarretaratzea egin zuten otsailean Amurrion, Alfredo Remirezen senideek jasandako istripua salatzeko. / Aiaraldea.eus

Ostegunean egindako ez-ohiko udalbatzan aurkeztutako mozioaren alde azaldu ziren EH Bildu, Orain Amurrio, EAJ, PSE-EE eta Amurrio Guk Bai talde politikoak. 

Alfredo Remirez preso amurrioarraren senideek jasandako ezbeharraren harira, Amurrioko Udalak "urrunketa politiken berehalako desaktibazioa" exijitu zuen osteguneko ez-ohiko udalbatzan. Udalbatzan ordezkatutako alderdi politiko guztiek bozkatu zuten aurkeztutako mozioaren alde. PPko zinegotzia ez baitzen osoko-bilkurara bertaratu.

Alfredo Remirez Amurriotik 370 kilometrora dagoen Daroca espetxean dago urrunduta urtebeteko kartzela zigorra betetzen. Hain zuzen ere, dispertsio politika salatzeko 2005ean egindako ekimen batean parte hartzea egotzita zigortu zuten.

Otsailean mugitu zuten Remirez Basauriko kartzelatik Darocako espetxera, eta bere senideek Zaragozako presondegian lehenengo bisita egitetik zetozela izan zuten auto-istripua.

Amurrioko Udalak "ondorio sahiesgarritzat" jo ditu "presoen senideek astero-astero egin beharreko joan-etorriko bidai luzeak". Zentzu horretan, espetxe politika berri baten beharra aldarrikatu dute, "ETAren behin-betiko su etenak zabaldutako garai berriaren baitakoa".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide