Alfredo Remirez preso amurrioarra ostiralean izan zen dispertsatua Zaragozan kokatuta dagoen Daroca espetxera. Gaur, istripua izan dute bera bisitatzera zioazen senideek. Erreharria Libre plataformak jakinarazi duenaren arabera, onik atera dira guztiak.
Alfredo Remirezek berak hurrengo mezua zabaldu du sare sozialetan gertakaria azaltzeko:
[OHARRA] Atzo Darocatik bueltan nire senideek istripua izan zuten. Logroñon orein bat bidean gurutzatu, hau kolpatu eta bidetik irten ziren; ez dute zauririk izan. Etxera taxian bueltatu behar izan ziren. Hau da aplikatu didaten dispertsio politikaren ondorioetako bat. pic.twitter.com/kKZfUIHkBT
— Alfredo Remirez (@ErreHarriaLIBRE) 2018(e)ko otsailak 26
Elkarretaratzea
Elkarretaratzea deitu du Etxeratek gaurko gertatutakoa salatzeko, 19:00etan Amurrioko Juan Urrutia plazan.