Oso harrera ona izaten ari da Amurriock musika lehiaketa. 40 talde baino gehiago aurkeztu dira dagoeneko, eta gehiago batuko direla aurreikusi daiteke, oraindik hilabetea falta baita izena emateko epea amaitzeko.
“Euskal Herriko taldeak aurkeztu dira, batez ere”, azaldu du Egoitz Palaciosek, “baina badaude baita Madril, Valentzia edota Logroñokoak ere”. Musika estiloari dagokionez, Burubioko kideak adierazi du “metal eta rocka” jotzen duten taldeak direla gehienak, “pop eta folk kutsukoak edota bakarlariak ere dauden arren”.
Hemen ikus daitezke lehiaketaren oinarriak.
Martxoaren 19an aurkeztu zuten lehiaketa, Amurrioko udaletxean: