Autodefentsa feministarako deia luzatu dute Juan Urrutia plazan bildutako lagunek. "Eraso guztiak erantzuteko prest" azaldu dira Otsemeakeko kideak. Zentzu horretan, azkenaldian eskualdean indarkeria matxistaren kasu gehiago egon direla azpimarratu dute. Alabaina, "baikor" azaldu dira, geroz eta emakume gehiagok salatzen dutelako indarkeria matxista. Emakume erasotu guztiei elkartasuna eta babesa emateaz gain, aurrerantzean ere saretu eta kalera ateratzeko deia luzatu dute.