Saratxo Biziriken proiektu alternatiboa aztertuko du udalak

Erredakzioa 2018ko api. 17a, 10:38

Protesta ugari egin dituzte Saratxo Bizirik plataformako kideek Aldundiaren proiektuaren aurka. / Aiaraldea.eus

Informazio Batzordea eratuko dute gaia lantzeko. Talde politiko guztiak azaldu dira horren alde. 

Saratxo Bizirik plataformak herritik igaroko den saihesbidearentzako eginiko proiektu alternatiboa aztertuko du udalak. Hala onartu zuen tokiko erakundeak atzo eginiko batzordean, Orain Amurriok aurkeztutako mozioaren bidez.

Talde politiko guztiek bozkatu zuten alde. Hirigintza eta Ingurugiro sailen Informazio Batzordea eratuko dute horretarako, udaleko teknikariekin batera. ISVIAL enpresako kideak gonbidatuko dituzte bilera horretara, proiektua azaldu dezaten.

Hala jakinarazi du Orain Amurriok komunikabideei bidalitako oharrean. Talde politiko hori izan da proiektu alternatiboa sustatu duena. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu talde politiko guztiek lehen eskutik izatea ikerketa alternatiboaren berri”, adierazi dute.

Era berean, talde politikoak nabarmendu du berebizikoa dela baita ere proiektua herritarren eskura iristea, arazoari “irtenbide urgentea” emateari begira. Nabarmendu dutenez, ISVIAL enpresako teknikarien proposamenak lursail gutxiago okupatuko luke eta merkeagoa izango litzateke.

Martxoan aurkeztu zuten proiektu alternatiboa, Saratxon bertan:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide