Amurrioko Zaraobe Institutura joan dira gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak, bertako DBH 3. eta 4. mailako hainbat ikasleri PISA azterketa eginarazteko asmoz.
53 ikasle hautatu eta azterketa egiteko prestatutako gelara eraman dituzte, baina ikasleak altxatu eta pasillora irten dira orduan. Ikasketa burua bertaratu da eta azterketa egin nahi ez zuten ikasleei eskua altxatzeko eskatu die. Gehienek erakutsi dute orduan planto jarrera, 4 ikasle baino ez baitira geratu azterketa egiten.
Antzeko zerbait gertatu zen atzo Laudio Institutuan. PISA azterketa egin behar zuten ikasleak patiora atera ziren eta mobilizazioa egin zuten gero Laudio Ikastolaraino, ikastetxe hori ere hautatu dutelako Hezkuntza Saileko kideek.