XXI. edizioa izango da aurtengoa, eta ohi bezala, feria antolatuko dute Antonio Deunaren omenez. Ekainaren 10ean, igandean, egingo dituzte ekintza gehienak.
Motorrak berotzeko, ordea, solasaldia eskainiko dute ekainaren 8an, 20:00etan Garrastatxuko santutegian. Ondoren, 21:30ean, afaria egongo da partaide guztientzat, bertan dagoen txokoan.
Azoka, ekainaren 10ean
Azoka, aldiz, igandean egingo dute. 8:15ean hasiko da Azpigorrie ta Azpizuri ahuntzen XIII. lehiaketa. Horrez gain, abere salmentak ere izango du tartea, ahuntz arraza guztiak onartuko baitituzte. 12:00etan izango da meza ordua Garrastatxuko elizan; eta 13:30ean ekingo diote akerkoen pisaketari. Sari banaketen ondotik, herri bazkariaz gozatuko dute bertaratzen direnek. Horretarako, ordea, txartelak erosi beharko dira Baranbioko Administrazio Batzarrean edota Garrastatxuko txosnan. Ekainaren 5ean bukatuko da izena emateko epea. Edozelan ere, erromeriarekin amaituko dute eguna, 17:00etatik aurrera.
"Ekainaren 13an ere meza egongo da, 12:00etan", zehaztu dute Baranbioko Administrazio Batzarretik.