Eskualdeko azken hamarkadetako historian, etenda egon da aldarrikapena kaleetan. Duela zenbait urte sexu aniztasunaren aldeko akanpaldia egin zuten Amurrioko parkean Pausoka taldekoek, baina aspaldi desegin zen eragilea. Azken 20 urteetan, baina, ez da antzeko ekimenik egin Aiaraldean. Hori dela eta, gaurko mobilizazioa mugarri bat dela esan daiteke.