Hainbat ekimen egin dituzte eskualdean LGTBIQfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Aiaraldeko Mugimendu Feministak eta Ikasleok Zorrotz taldeak egitarau komuna aurkeztu dute. Goizean paroak egin dituzte ikastetxeetan eta sormena baliatu dute sexu aniztasunaren aldeko aldarriak plazaratzeko.
Arratsaldean, aldiz, "manifestazio koloretsua" egingo dute 19:00etan Amurrion, Juan Urrutia plazatik abiatuta.
Instituzioek ere ekintzak egin dituzte egun honi begira. Adierazpen instituzionalak plazaratu dituzte hainbat udalek eta Laudion bus geltokia ortzadarraren koloreekin margotu dute, adibidez.
Argazkiak: Ikasleok Zorrotz eta Aiaraldeko Mugimendu Feminista