EAJk oharra zabaldu du jakinarazteko EH Bildurekin hilabeteak negoziatu ostean, adostu dituztela ez bakarrik 2018ko aurrekontuak, baita Hiri Antolamenduko Plan Orokorra ere.
HAPOak hirigintzaren garapenean hurrengo 10 urteetan ikuspegi soziala eta aurrerakoia ezartzeko balioko du, EAJren ustez.
Horrez gain, jeltzaleek nabarmendu nahi izan dute akordioa ez dela lortu udal gobernu taldeak EH Bilduk proposatutako zenbait inbertsio egingo dituelako. Jeltzaleek adierazi dute 693.000 euroko gastu horiek (gasolindegi zaharrean errotonda eraikitzea, Larrabeko lokala...) aurretik herritarrekin hartutako konpromisoen ondorio izan direla.
Edonola ere, EAJk argitu du negoziazioak giro adeitsuan jazo direla.