Altsasuko gazteak eta Saratxoko biribilgunea hizpide Amurrioko uztaileko udalbatzan

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko uzt. 6a, 09:00

Saratxoko saihesbidea izan zuten hizpide beste behin Udalbatzan. / Aiaraldea.eus

Altsasuko gazteen kasua, gizarte-zerbitzuen finantzaketa eta Saratxoko saihesbidea izan ziren uztaileko Udal Osoko Bilkurako gai nagusiak.

Hiru izan ziren Amurrioko uztaileko udalbatzan landutako gai nagusiak. EH Bilduk bi proposamen aurkeztu zituen Udal Osoko Bilkuran eztabaidatuak izan zitezen.

Alde batetik, Altsasuko gazteei ezarritako espetxe zigorren aurka azaltzea eskatu zitzaion Amurrioko Udalari. Talde politiko guztiak azaldu ziren alde, PP eta PSE-EE izan ezik.

Bestetik, gizarte-zerbitzuen finantziaziorako proposamena egin zuen koalizio abertzaleak. Bertan, udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena eskatu zuten. Guk Bai eta Orain Amurrio alderdien babesarekin aurrera egin zuen egitasmoak.

Saratxoko saihesbidearen proiektua
Orain Amurriok ekimena eraman zuen Udal Osoko Bilkuran, Arabako Aldundiak Saratxoko errepideko obrak udalean ebatzitako biribilgunearen alternatiba kontuan hartu gabe hasi nahi izanaren harira.

Orain Amurriok uste du biribilgunea A-625 errepideko obretan lur okupazioa nabarmen murriztuko duela. Hori dela eta, alderdiak eskatu dio Arabako Foru Aldundiari erakusteko errotonda baztertzen duen txosten teknikoa. Guk Bai eta EH Bildu proposamenaren alde azaldu ziren eta EAJ abstenitu egin zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide