Aimara antzerki taldeak sari uzta jaso du ekainean El enfermo imaginario obra taularatuta. Izan ere, Alaquás -Valentzia- eta Sepúlveda -Segovia- herrietan egin dituzten lehiaketetan 3 sari jaso dituzte.
Sepúlvedan egon ziren ekainaren 16an eta Elisabet Anda antzezlearen lana aitortu zuten. Horrez gain, Bego Guerrero eta Javier Liñera izendatu zituzten.
Ekainaren 30ean, ordea, VI Certamen Nacional de Teatro Escena Alaquàs-era jo zuten. Han beste bi sari eskuratu zituzten. Alde batetik, publikoarena eta, bestetik, antzezle onenarena, Rufo Grande-Garciarentzat.
Hainbat hiri Aimararen ibilbidean
Aimara taldeak hiri ugari bisitatu ditu azken bi urteotan: Zaragoza, Valladolid, Madril, Santander, Lizarra, Getxo, Barakaldo... eta udazkenean emanaldiak izango dituzte Logroño, Arrigorriagan eta Gernikan.
Horrez gain, Jon Guerrero taldekideak azaldu du erronka izango dela inguruko herrietako oholtzak betetzea; Laudion edo Artziniegan, esaterako.