Entrenamenduak uztailaren 19an hasiko ditu Amurrio Clubak, Iban Urbano entrenatzaile berriaren gidaritzapean. Lehenengo entrenamendua Basarteko zelaian egingo dute, arratsaldeko 19:00etan.
Horrenbestez, 2018-2019 denboraldia prestatzeko partida egutegia ere osatu dute. Norgehiagoka nagusia Amurrioko Jaietako partida izango da. Abuztuaren 11n jokatuko da Basarteko zelaian, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Amurrioarrek SD Amorebieta 2. B mailako taldea izango dute aurkari.
Gainerako partidak hauek izango dira:
- Uztailak 25 (20:00): CF Briviesca - Amurrio Club
- Uztailak 28 (11:00): Amurrio Club – Sestao River
- Abuztuak 1 (20:00): Haro Deportivo – Amurrio Club
- Abuztuak 4 (11:00): Amurrio Club – Club Portugalete
- Abuztuak 8 (19:00): Amurrio Club – Barakaldo CF
- Abuztuak 15 (19:00): San Ignacio – Amurrio Club
- Abuztuak 18 (11:30): San Pedro – Amurrio Club