Latitud Nómada eta Montes Solidarios elkarteetako kideek amaitu berri dute alpeetan barrena egitea aurreikusita zuten ibilbidea. "Tour du Mont Blanc" izeneko trekking bidea osatu dute.
Abel Fernandez kirolari amurrioarrak -Spiderabel ezizenez ezagutua- osatu du bidea, beste 12 mendizalerekin batera. Talde horretako bi kide itsuak dira, eta eurak gidatzea izan da Spiderabelen zeregina. "Oso gogorra izan da, baina inork ez zigun esan erreza izango zenik", adierazi du amurrioarrak.
Bideo honetan bildu dituzte abenturaren nondik norakoak: