Aiaraldearren errezetak

[ERREZETA] Nola prestatzen da San Rokeren errepikapeneko txapelketa gastronomikoan iaz irabazi zuen tortilla?

Erredakzioa 2018ko abu. 14a, 07:00

Iazko txapelketean gailendu zen Imanol Arberas Mendibilek eginiko tortilla. / Aiaraldea.eus

Imanol Arberas Mendibil izan zen iaz Amurrioko jaietako Sanrokeen errepikapeneko tortilla lehiaketaren irabazlea. Arrautzopila egiteko baliatzen duen metodoa azaldu du.

Osagaiak:
· Tipula gorria
(batzuetan zuriarekin egiten dut, baina gorria dut nahiago)
· Gatza
· Patatak (ahal bada kennebec motatakoak eta lehorreko laboreetan hazitakoak)
· Arrautzak (etxekoak edo ekologikoak badira hobeto)
· Oliba olioa

Prestaketa:
1) Patata mozterako orduan, nik ez ditut karratuak egiten, zati lauak baizik, horrela gustatzen zait. Ez da apurtu behar, xerratan moztu baizik.

2) Patata frijitzen dut jarraian. Hasieran sua gogor jartzen dut, eta jaitsi egiten dut gero. Prozesu guztia patataren aurrean egotea da garrantzitsuena, bueltak ematen, despistatu gabe. Helburua ez da patata frijitua egitea, patata-tortila egiteko patata izatea baizik.

3) Patata zartaginetik atera eta arrautz irabiatuekin nahasten dut gero. Sardexka sartzen dut nahasketan.  Sardexka erraz mugitu ahal baldin badut nahasketan patata gutxi dagoenaren seinalea izango da, eta alderantziz. Oreka bilatu behar da. Gogor geratu behar da, baina ez asko.

4) Tortilla egiteko ia ez dut oliorik erabiltzen, oso-oso gutxi botatzen dut, eta sua gogor jartzen dut. Minutu erdi izaten dut horrela, eta sua jaisten dut gero. Buelta ugari ematen dizkiot tortillari, lauzpabost inguru, testura egokia topatu arte.

5) Buelta ematerakoan sua gogor jartzen dut, eta tenperatura jaisten dut gero berriz. Modu horretan lortzen dut tortillak urre kolorea hartzea.

6) Atzamarrarekin frogatzen dut ehundura. Gutxi egindako tortilla gustatzen zait niri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide