Azaro hasieratik dago espetxean Alfredo Remirez Marañon amurrioarra, urtebeteko zigorra ezarri baitzioten Amurrioko jaietan dipertsioa salatzen zuten bi panpin ateratzeagatik.
Basauriko kartzelan egon zen lehenbizi, baina Darocako -Zaragoza- espetxera dispertsatu zuten otsailean. Erreharria Libre plataformak baieztatu duenez, Zaballako presondegira eraman dute:
Alfredo Remirez Amurrioarrak Zaballa-Araba espetxera mugitu dutela jakinarazi du duela gutxi. Alfredo bere herritik 370 kilometrora giltzapetuta zegoen Darokako espetxean.
— Alfredo Remirez (@ErreHarriaLIBRE) 10 de agosto de 2018
Alfredo etxera!
Euskal Presoak Kalera pic.twitter.com/DPE6c7FqP3
Dispertsioaren ondorioz, leku aldatzetik astebetera senideek istripua izan zuten Remirezi lehen bisita egitetik bueltatzen ari zirela:
Hiru hilabete falta zaizkio amurrioarrari espetxealdia bukatzeko.