Jaiak, kaleak eta plazak feminismoz jantzi ditu Otsemeakek

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abu. 13a, 08:18

Mobilizazio feminista egin zuen atzo Otsemeak taldeak. 22:30ean abiatu zen manifestazioa Amurrioko kaleetan barrena.

"Jaiak, gauak eta plazak gureak dira" lemapean, manifestazioa egin zuten atzo Amurrion. Arrazoiak ekimenaren hasieran azaldu zituzten: "Ez dugu jaietan, etxera bidean, atzera begira joan nahi. Plazan ta kontzertuetan emakumeak oholtzan, dantzan eta gozatzen egon nahi dugu. Ez duguo babosorik onartuko gure espaziotan...".

22:30ean zabaldu zuten aldarria, parkean eginiko ekitaldian: "Asko gara, aski gara eta sarertuta gaude. Autodefentsa feminista da gure arma". Emakumeak protagonista izatea zen nahia, horregatik hartu zuten lehen lerroa. "Autodefentsa feminista aldarrikatzea da mobilizazioaren helburua". Hala, beltzez jantzita agertu ziren mugimendu feministako kideak, buruberokiak soinean. 

Sarea hedatuz
"Amurrioko jaietan ez dugu eraso matxistarik onartuko", azpimarratu zuten. Atzotik -jaiak amaitu arte- 24 orduko protokoloa jarri du martxan Otsemeakek. Iragan astean aurkeztu zieten eragileei, eta modu bateratuan erantzuteko konpromisoa hartu dute. "Erasotua izan bazara edo erasoren bat ikusi baduzu, deitu 688745180 telefonora. Erasoei erantzutea guztion ardura da". Halaber, atzoko manifestazioaz gain, jaietan feminismoa errotzeko bi mural egin ditu talde feministak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide