Amurrioko Udaleko Kirol Batzordean landu dute gaia. Bañueta Kiroldegiko esleipena EAJ, PSE-EE eta PP alderdien aldeko bozekin ebatzi da. EH Bildu abstenitu da, eta Orain Amurriok eta Amurriok Guk Baik jakinarazi dute horren kontrako botoa emango dutela udalbatzan.
Izan ere, bi alderdi horien ustez, Amurrioko Udalak kudeatu beharko luke kirol azpiegitura eta ez kanpoko enpresa kontratatu. Bi taldeen aburuz, ez dago datu objektiborik ziurtatzeko kudeaketa pribatua hobea denik, eta etengabeko zerbitzua denez, modu publikoan zuzentzeko eskatzen dute.
Argudio legal, ekonomiko eta sozialak
Orain Amurriok eta Amurrio Guk Baik adierazi dutenez, badago bidea kiroldegiko langileak Amurrio Bidean erakundearen bitartez kontratatzeko. Hortaz, ez legoke legearekin arazorik, funtzionarioak ez lirateke izango eta.
Horrez gain, talde politikoek argudiatu dute kudeaketa pribatuaren helburua dela mozkinak lortzea, eta kiroldegia bezalako azpiegituran batean jasangarritasun eta gizarte interesa lehentasuna izan beharko luketela.
Zentzu horretan, bi alderdiek iragarri dute esleipenaren ondorioz kuotak ez igotzeko tentu egongo direla, edo ekarpen publiko handiagoa egiteko beharrik egon ez dadin.