Greziako errefuxiatuen kanpalekuetan egon dira Amurrioko Aisia eskaut taldeko kideak

Erredakzioa 2018ko ira. 19a, 14:26

Hesiheseko kideak ez dira izan Greziako errefuxiatuen kanpalekuetara joan diren bakarrak. Amurrioko Aisia Eskaut Taldeko zenbait kidek ere antzeko bidaia egin dute. Abuztuaren 20tik irailaren 2ra egon dira SOS Refugiados elkarteak alokatua duen Victoria Social Centerren lanean.

“Oso esperientzia aberatsa izan da”, eskautek azaldu dutenez. Errefuxiatuekin lan egiten aritu dira; janaria banatzen, klaseak ematen, eskulanak egiten… “Baina horren guztiaren gainetik haiekin hitz egiteko aukera izan dugu. Askok ikasketa maila altua zuten, zuek eta guk izan dezakegun bizimodu ona. Baina denbora gutxian hori guztia aldatu egin zen. Jada urteak daramatzate egoera horretan eta epe laburrean ez dute soluziorik ikusten”.

Atenas hiriaren egoerak deigarria iruditu zaie eskautei. “Nabaria da Grezia krisi sakonean dagoela. Nahiz eta hiriko erdigunea ondo mantendua dagon, bertatik urruntzean gune baztertuetan zikintasuna, pobrezia, droga... ikus daitezke”.

Errefuxiatuen egoeraren gogortasuna nabaremendu dute amurrioarrek. “Janaria banatzen zen zenbait egunetan. 4€ inguru balio zuen ematen zitzaiena familiei. Momentu horretan sortzen ziren gatazkak egoera horren larritasunaren isla dira”.

Nazioarteko boluntariotza da Aisia Eskaut Taldearen aurtengo erronketako bat, “gazteek askotan hain ezezaguna duten errealitatea ezagutu eta bizi zezaten”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide