Hesihes kooperatibako gazteak Atenaseko errefuxiatuekin lanean ari dira jadanik

Erredakzioa 2018ko ira. 6a, 13:46

Hesieseko kideak lanean umeekin./ aiaraldea.eus

Laudio Ikastolako ikasleek sortutako kooperatibako dozena bat lagun atzo abiatu ziren Greziara eta dagoeneko Victoria Social Centerren laguntzen ari dira.

Hesihes kooperatibak helburua bete du jadanik. Izan ere, Greziara heldu dira 12 kide eta errefuxiatuak laguntzeari ekin diote Atenasen.

Atzo bidaia

Horretarako, ordea, ibilbide luzea egin dute. Atzo 12:30ak aldera Laudiotik atera ziren autobusez Loiuko aireportura heltzeko, eta han 15:00etan hegazkina hartu zuten Munichera jotzeko.

Hiri alemaniarrean bi ordu itxaron eta gero, hegaldia izan zuten Atenaseraino. Azkenean, 23:30ean zapaldu zuten Grezia, eta 00:30ean ezagutu zuten euren etxe berria.

Victoria Social Center

Gaur goizean hasi dira lanean laudioarrak Atenaseko herrigunean kokatuta dagoen Victoria Social Centerren. Han hainbat errefuxiatu daude. Gehienak siriarrak dira, baina badaude ere Afganistan edo Afrika atzean utzi dutenak.

2017an ireki zuten lekua eta Victoria plazan dago. 980 metro koadro ditu, eta 7 solairu. Egunero 650 bazkari baino gehiago zerbitzatzen dituzte,  eta hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte errefuxiatuentzat: medikuak, trebakuntza, esne eta pixoihal banaketa...

Giro ona

Laudioko gazteek gogotsu eta alai ekin diete lanari eta umeak zaintzen eta dibertitzen edota ingeleseko irakasleak laguntzen ari dira.

Julen Zubiete Aiaraldea Hedabideko kidea eurekin joan da jarraipen berezia egiteko, eta adierazi duenez, giroa gazteen artean oso ona da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide