Amurrio Antzokiak abendura arteko programazioa zabaldu du. Urriaren 6an ekingo diote denboraldi berriari, Le récital de la chanson kontzertuaren bidez frantziarren abestiak taularatuta. Launa ekitalditan izango dira nagusi musika eta antzerkia.
Antzerki amateurraren zikloa
Antzerki amateurraren erakustaldi zikloa prestatu dute, zazpigarrenez. Urriaren 20an, 27an eta azaroaren 3an izango dira saio horiek; 20:00etan. El cuadro, Cuando estemos más tranquilas eta ¿Que nos pasa a las mujeres? lanak egongo dira ikusgai. Sarreren prezioa 4 eurokoa izango da.
Azaroaren 9an Las abuelas guerreras antzezlana gidatuko du Las Cuatro Torres Gasteizko taldeak. Sarrera doakoa izango da eta 18:000etan izango da emanaldia.
Azaroaren 10ean La estampida konpainiaren Princesas del pacífico obra jasoko du aretoak. 10€ balioko dute sarrerek, baina bazkideentzat 8 eurokoa izango da prezioa. Biharamunean, azaroaren 11n, Magiaren iraultza ikuskizunak beteko du antzokia. Publiko guztiei zuzendutako jarduera izango da.
Azaroaren 24an, berriz, Ele, Lauaxeta-Lorca ikuskizuna ekarriko dute, abestia, musika, antzerkia, poesia eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen obra. Bertan hartzen du parte, besteak beste, Jon Maia bertsolariak. Hori izango da ekitaldirik garestiena, 12 eurokoa, bazkideentzat sarrerak 2 euro merkeago badira ere.
Abenduaren 15ean Joyful Gospel Choir talde gasteiztarra izango da protagonista, eta 22an Laudioko Siroko taldea, Bernarda 5.0 lanarekin.
Eskualdeko sortzaileak
Aimara eta Siroko antzerki taldeen obrak ikusteko aukera egongo da, beraz, udazkenean Amurrio Antzokian. Horrez gain, amurrioko musika eskolako artisten erakustaldia egongo da abenduaren 20an eta 21ean, 19:00etatik aurrera. Bernarda 5.0 antzezlanak, gainera, epaileen sari berezia eskuratu zuen Zaragozako antzerki ez profesionalaren sariketan.