"Alfredok asteburu hau bere gertukoekin pasatuko du baimen bat izan eta gero. 35 egun barru kalean izango da!" Erreharria Libre plataformak adierazi duenez.
Remirezek sare sozialetan zabaldu du esker eta babes mezua: "Irribarrea nirea da, baina zuek zarete arrazoia. Mila esker guztiei, egun bakar batean ere bakarrik ez uzteagatik".
Etxeratek erantsi duenez, "bigarren graduan dago euskal preso amurrioarra eta asteburua kalean igarotzeko ohiko baimena jaso ondoren, espetxetik atera zen atzo".