“Aurten hasi naiz ziklokrosean, gogoko dut lokatzean aritzea”

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 21a, 09:00
Aurten estreinatu da Zuriñe Otaola ziklokrosean. / Javi Linares Misioner @javilinares1

ZURIÑE OTAOLA LLANOk (Amurrio, 2004) lehen postua erdietsi zuen Urduñako Ziklokrosean, emakumezkoen Kadete kategorian. Zazpi urte zituenetik dago txirrindularitzaren munduan sartuta.

Urduñako Ziklokrosean lehen postua lortu zenuen Kadete kategorian. Zer moduz ikusi zenuen zure burua norgehiagokan?

Oso ondo. Nire denboraldiko bigarren lasterketan izan zen. Ni txantxetan esaten nuen irabaziko nuela, baina ez nuen espero, atzean geratuko nintzela uste nuen. Nire familia ziklokrosa ikustera joan zen, eta horrek asko animatu ninduen.

Ondo hasi duzu denboraldia. Zeintzuk dira zure hurrengo erronkak?

Pixkanaka arituko naiz. Gaur -igandea- Burgosen arituko naiz. Ziklokros denboraldia amaitzen dudanean errepidera itzuliko naiz berriz.

Noiztik zabiltza txirrindularitza munduan sartuta?

Zazpi urte nituenetik. Nire neba hasi zen kirola praktikatzen. Ni bera ikustera joaten nintzen eta gustuko nuela ikusi nuen.

Iaz Espainiako Txapelketan aritu zinen. Zer moduzko esperientzia izan zen?

Oso esperientzia ona izan zen.

Errepidean hasi zinen, baina aurten ziklokrosera egin duzu salto. Zer dela eta?

Ziklokrosa gogoko dudalako. Lokatzan aritzea gustatzen zait, ondo pasatzen dut.

Nola entrenatzen duzu?

Nire ahizparekin entrenatzen dut, astean hiruzpalau aldiz. San Rokeko bideetatik aritzen naiz, edo Amurrioko skate-parkearen alboko pistan.

Neba, ahizpa... zure familia osoak du txirrindularitza gogoko?

Bai. Aita ere bizikletan aritzen zen.

Txirrindularitza zaletasun handia ikusten duzu zure adineko gazteen artean?

Nire ikastetxean jende gutxi aritzen da bizikletan, eta nesken artean ni eta nire ahizpa -Jone Otaola- baino ez, baina Amurrion bagaude lasterketetan parte hartzen dugun bospasei emakume.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide