Hilero egiten dute tokiko ekoizleen azoka Laudion. Datorren larunbatean -azaroak 10- egingo dutena, baina, berezia izango da. Hainbat ekintza egingo dute goiza girotzeko, 10:00etatik aurrera.
Kirikiño aisialdi taldeko kideak egongo dira plazan, umeentzako jokoak dinamizatzen. Talo tailerra egongo da baita ere, Basalarrina topagunearen eskutik. Ez da faltako ezta Euskaraldia kanpainari lotutako materialaren postua.
12:00etan, aldiz, Iluntze tabernako Hector Borge bertaratuko da azokara, baserritarren produktuekin pintxoak egitera. Horrez gain, produktuen saskia zozketatuko dute azokara goiz horretan bertaratzen diren erosleen arten.