Amurrioko Jaietan euskal preso politikoen panpinak erakusteagatik eta sare sozialetan "@erreharria" erabiltzaile gisa izandako jardueragatik zigortu eta espetxeratu zuten Alfredo Remirez Marañon iaz. Urtebete eman du kartzelan; Basaurin, Darocan -Zaragozatik gertu- eta Zaballan.
Bere senideek auto istripua izan zuten espetxealdian eta azken asteotan baimenak eskuratu ditu amurrioarrak baldintzapean kalera ateratzeko. Gaur, ordea, zigorra beterik aske geratu da.
Basauriko espetxean zegoelarik Amurrioko beste euskal preso politiko batekin egon zen, Julen Ibarrolarekin, alegia. Gazte amurrioarra otsailean aterako da kartzelatik, berari ere urtebeteko kartzela zigorra ezarri baitzioten adierazpen askatasunarekin erlazionatutako beste delitu bat egotzita.
Eguerdian eta arratsaldean jarraitu zuten herritarrek ongi etorria egiten Remirezi: