Euskaraldiak bizitzen jarriko ditu, 11 egunez. Euskal Herriko milaka ahobizi eta belarriprest. Izen ematea zabalik dago dagoeneko, kaleko postuetan zein euskaraldia.eus atarian egin daiteke.
Amurrion ere ehunka izango dira parte hartzaileak eta ekimenari ongi etorria emateko egitaraua antolatu dute, azaroaren 23tik Euskararen Nazioarteko egunera arte luzatuko dena.
Lehen egunean Euskarladiaren hasiera ekitaldia egingo dute arratsaldeko zazpietan eta jarraian argazki erraldoia aterako dute parte hartzaile guztiekin. 20:15etarako bertso-saioa antolatu dute.
Azaroaren 30ean haurrek hartuko dute protagonismoa. 17:00etatik aurrera “Euskal Diskofesta” eta haurrentzako tailer eta puzgarriak egongo dira. 20:30etan, ordea, Nafarroa Kantuz Taldeak herriko kaleak girotuko ditu.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, emango diote amaiera egitarauari. 17:00etan Aspaltzaren tailerrak egingo dituzte, 18:00etan kandela argipen ekitaldia eta 18:30etan txokolatadarekin itxiko dute programazioa.