Enplegu-erregulazioko espedientea 2020ra arte luzatu nahi du Tubos Reunidosek

Aitor Aspuru Saez 2018ko aza. 13a, 12:14

Tubos Reunidosek Amurrion du lantegia. / Aiaraldea.eus

Jadanik hasi dira sindikatuen eta enpresako zuzendaritzaren arteko negoziaketak.

Urriaren 25ean Tubos Reunidoseko zuzendaritzak eskatu zien langile ordezkariei negoziazio mahairako kideak hautatzeko. Jadanik hasi dira bi aldeen arteko elkarrizketak eta enpresako agintariek adierazi dute enplegu-erregulazioko espedientea ezarri nahi dutela 2018ko azarotik 2020ko otsailera arte. Antza, beharginek erdira murriztu beharko lukete lanaldia, edo %56ra, gehienez. Hala eta guztiz ere, negoziazioak ez dira amaitu.

Lantegiak jarduera elikatuko lukeen eskariak jasoko balitu, lanaldia handitzeko parada izango luke enpresak eta, ondorioz, beharginak ez lirateke etxean geratu behar euren langabezia kontsumitzen.

Akzioen balioaren galera
Berez, Tubos Reunidos taldean erabakiak eta neurriak azkartu dira Guillermo Ulaciak zuzendaritza utzi ostean.
Ulaciaren agurraren eraginez akzioen %35eko balioaren galera jazo zen hurrengo asteetan, eta horri gehitu behar zaio zorra ordaintzeko gaitasun eza aitortu duela zuzendaritzak. Horrez gain, Trumpen zergek zalantzan jarri dute negozio eredua.

Edonola ere, langileek gogoratu dute eurei egokituko zaiela ordaintzea zuzendaritzak hartutako erabaki txarrak: “2007an adostu zuten Condesa enpresarekin fusioa, eta nahiz eta 170 milioi euroko mailegua eskatu, azkenean ez zuten gauzatu. Hori bai, maileguaren dirua akziodunen artean banatu zuten”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide