"Horma ikusezinak" dokumentala aurkeztuko du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak ostegunean Amurrion

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko aza. 19a, 12:01

Ostegunean aurkeztuko dute lana Amurrion. / Aiaraldea.eus

Eskualdeko 12 emakumeren testigantza eta gogoetak bildu ditu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo lantaldeak ikus-entzunezkoan. 

Indarkeria matxistaren adierazpide ugariak jendarteratzeko ekoitzi dute dokumentala. Hainbat eremutan emakumeek bizi dituzten indarkeria motak azaleratu dituzte, baita egoera aldatzeko soluzio edo gogoetak ere. Ikus-entzunezkoa ostegunean aurkeztuko da Amurrioko Katekesi aretoan, 19:00etan. Halaber, azaroaren 25ean plazaratuko da Aiaraldea.eus atarian. 

12 emakumeren bizipenak oinarri
Herri, perfil eta adin ezberdinetako emakumeek mahaigaineratu dituzte egunerokoan jasan izan dituzten zapalkuntzak. Partaideen artean daude Jone Unzaga eta Maddi Isasi Mugimendu Feministako kideak, Lorea Porres abokatua, Miren Urresti berdintasun teknikaria, Gentzane Alday pilotaria, Txani Rodrigez idazlea, Kaitin Allende kazetaria, Izaskun Garcia Bordagaray sindikalista, Ixone Collado gizarte langilea, Argiñe Rodrigez Orozkoko Guraso Elkarteko kidea, Garazi Abrisketa zinegotzia edota Malene San Pedro zuzenbide ikaslea.

Proiektuaren Aiaraldeko emakumeen topaketa feministetatik atera zen. 80 pertsonen ekarpenak aintzat hartuta  zehaztu ziren bertan Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo lantaldearen lan lerro edo helburu nagusiak: koordinazio eta saretzea, komunikazioa, indarkeria matxista eta ahalduntzea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide