Larunbatean -abenduak 1- ospatuko dute Euskararen Eguna Baranbion. Egun osoko egitarau prestatu dute. 10:00etan dianak egingo dituzte Garrastatxun. Handik hamar minutura abiatuko da mendi martxa, inguruko hainbat paraje bisitatuko dituena. 14:30ean herri bazkaria egingo dute baselizaren aurrean. Ander eta Lander trikitilariek girotuko dute bazkalostea eta irrintzi txapelketa egingo dute gero, 18:30ean, egunari amaiera emateko.
Egunaren antolatzaileek bat egin dute Euskaraldia dinamikarekin, eta ahobizi eta belarriprest “egunero” izateko deia luzatu diete herritarrei.
