Lan berria plazaratuko du Ziztada&Rlantz bikoteak. Erlantz Serranok eta Irune Elgezabalek osatzen dute proiektua. Udaberrian plazaratu zuten lehen diskoa, Egun hotzak izenekoa.
Lan horretako abestien remix bilduma bat ere plazaratu berri dute, hainbat musika-ekoizlerekin elkarlanean.
Argitaratu berri duten biniloak, aldiz, bi abesti ditu. "Alde batetik, Sistah Lore artistaren Back to the roots abestiaren steppa bertsioa izango dugu, eta beste aldetik Ziztadaren The market of fame kanta", azaldu dute.
Nabarmendu dutenez, biniloaren kopia bakan batzuk baino ez dituzte egin. Ale bat eskuratzeko mezu bat bidali beharra dago ziztadarlantz@gmail.com helbidera.