16 orduko elkartasun ekimena Babioko maldetan gora

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko abe. 4a, 09:00
Aniztasun funtzionala duten lagunak mendi tontorrera heltzen laguntzea da ekimenaren funtsa. / Aiaraldea.eus

Amurrio Trail Taldeko kideek elkartasun ekimena antolatu dute abenduaren 23rako, Babioko III. Igoeraren atarian hain zuzen. Ataxia telangiektasia gaixotasuna duen Hodei amurrioar gaztea laguntzera bideratuko dute bildutako dirua.

Abenduaren 24an, azken urteetan bezala, Babiora igoera antolatu dute Amurrio Trail eta Montes Solidarios taldeetako kideek. Aniztasun funtzionala duten lagunak mendi tontorrera heltzen laguntzea da ekimenaren funtsa.

Horrez gain, Amurrio Trail Taldeak beste elkartasun ekimen bat jarriko du abian abenduaren 23an. “16 ordu Babio non-stop” deitu dute eta arratsaldeko seietatik aurrera jendea Babio mendira etengabe igotzen egotea izango da helburua.

Horretarako, 18:00etatik aurrera, pertsona bat edo talde bat abiatuko da Amurrioko Juan de Urrutia plazatik, azken igoera abenduaren 24ean 10:00etan abiatuko den martxa jendetsua izanik. Gauzak hala, 15 orduz arituko da jendea txandaka igotzen.

Bildutako dirua AEFATi emango diote. Fundazio horrek ataxia telangiektasia duten pertsonekin lan egiten du. Gaixotasun hori du, hain zuzen ere, Hodei amurrioar gaztea. Abenduaren 24ko ekimenean parte hartuko du berak.

Izen emateak 10 euroko kostua izango du eta hemen klikatuta bete daiteke inskripzio orria. Antolakuntzatik jakinarazi dute dagoeneko badirela 30 pertsona ekimenean aritzeko prest baina deia zabaldu diote amurrioar orori bertan parte hartu dezan: “Orain arte 30 pertsonek eman dute izena erronka honetan, gustatuko litzaiguke gehiagok parte hartzea. Ez du axola egunez edo gauez animatzen diren parte hartzera, nahi duguna elkartasuna da”.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide