Azaroa amaieran iritsi zen Iñigo Cabacas gaztearen heriotza dela eta eginiko epaiketaren emaitza. Epaileek 2 urteko kartzela zigorra ezarri zioten De Pablo ertzainari, baina ez da espetxera joan beharko. Gainontzeko poliziak absolbituak izan ziren.
Sententziaren aurkako mobilizazio ugari egin dira azken asteetan. Amurrion gaur egin dena da egin den azkena. Igandean manifestazioa egingo dute Bilbon 12:00etan epaitegietatik Eusko Jaurlaritzara.