Larunbatean salatu zuen Orain Amurrio udal taldeak bere zinegotzi baten etxean eta bere familiaren autoetan eta etxebizitzan pintadak egin zituztela aurreko gauean, hau da, ostiralean.
Orain Amurriok oharra zabaldu du azaltzeko, bere ustez, Maria Jose Garciaren ondare eta askatasunaren aurkako eraso pertsonal eta politikoa izan dela.

Udal taldearen aburuz, pintadek harremana dute eurek duela gutxi aurkeztutako mozioarekin. Izan ere, bere bi ordezkariek aldarrikatu zuten udalbatzan monarkia amaitu behar dela Estatu Espainiarrean. Bide batez, euskal errepublikaren aldeko hautua ere egin zuten. Talde gehienen babesarekin onartu zen testua.

Amurrioko Udalak ere gaitzetsi ditu pintadak eta azpimarratu du elkarbizitzarako ezinbestekoa dela errespetua.