Garaipen berria erdietsi du Manolo Hidalgo pisu jaurtitzaile amurrioarrak. Bigarren postua lortu du Euskadiko Txapelketan, Master 55 kategorian. Irailean 18. postuan geratu zen Munduko Txapelketan, kategoria berean.
Aurtengo erronkak
Erronka ugari ditu kirolari amurrioarrak aurten. Espainiako Txapelketan arituko da besteak beste. “Madrilen egongo naiz eta gero Valentzian. Norgehiagokak irailean amaituko dira Venezian, Europako Txapelketan”. Gainera, hemendik bost hilabetera kategoriaz aldatuko da.