Hutsik geratu da Bañueta kiroldegiaren kudeaketa esleitzeko bigarren lehiaketa. Lehiaketaren lehen deialdian hautatua izan zen enpresak uko egin zion esleipenari. Hainbat gauza eskatzen zituen udalak lehiaketaren oinarrietan. 293.000 eurotan baloratutako inbertsioa gauzatzea zen baldintzetako bat, hainbat hobekuntza egiteko: kirol materialen berriztatzea, padel pista eraikitzea, biomasa galdara jartzea, ekintza eskaintza handitzea eta hatz-marka digitalaren bidezko kontrolak ezartzea -kiroldegiko txartelen trukaketa ekiditeko-, besteak beste.
Esleipena 10 urtekoa izatea aurreikusten zuen udalak. Tokiko erakundearen aurreikuspenen arabera, enpresa kudeatzaileak 281.729 euro irabazi ahalko lituzke denbora horretan. Orain, baina, pleguetako baldintzak aldatzen dituen baloratu beharko du udalak. Hala ere, momentuz ez du jakinarazi zer egingo duen.