Atzeratu egingo dira Amurrioko geltokiko obrak, Adifen eta lehiaketa irabazi zuen enpresaren arteko desadostasunengatik. Lanen kostuaren zenbatekoak eragin du eztabaida. Ez da adostasunik lortu bi aldeen artean eta horregatik lehiaketara aterako dute berriro obra, bigarren aldiz. Hala ere, ez dute zehaztu noiz abiaraziko duten prozedura berria.
Extraco Construccions e Proxectos enpresa galiziarrari esleitu zioten obra. Hasierako aurrekontua 1,7 milioikoa zen, baina enpresak prezioa 1,07 milioira jaitsi zuen. Lur-azpitik joango litzatekeen igarobide bat eraikitzea eta geltokiko zenbait azpiegitura hobetzea da obren xedea.
Latiorroko zubia, eraistear
Laudioko Udalak, bere aldetik, bost enpresen eskaintzak jaso ditu Latiorroko zubia botatzeko. Tokiko erakundeak jakinarazi du lan hori gauez egingo dela, tren zerbitzua ahal bezain gutxien kaltetzeko. 105.000 euro bideratuko dituzte horretara. Kontratatutako enpresak 15 eguneko epea izango du lanak egiteko,behin esleipena eginda.