Enplegu-espedientearen aurka mobilizatzeari ekin diote Tubos Reunidoseko langileek

Erredakzioa 2019ko urt. 29a, 19:59

Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Tubos Reunidoseko langileek zuzendaritzak ezarritako Aldi Baterako Enplegu-espedientearen aurka. Modu horretan eman diote hasiera mobilizazio egutegiari: ostiralean Amurrioko Juan Urrutia plazan egongo dira 12:00etan eta otsailaren 28an Laudioko Herriko plazan, ordu berean.

Ernai gazte antolakundeko kideak ere batu dira ostiraleko deialdira, euren dinamika propioarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide