Galder Barbado eta Aitor Zelaia espetxeratu ditu Espainiako Entzutegi Nazionalak

Erredakzioa 2019ko ots. 8a, 18:22

Madrilgo Entzutegi Nazionalean deklaratu dute bi gazteek. / FDV

Eguerdian deklaratu dute bi gazte arabarrek Madrilgo Entzutegi Nazionalean. Epaileak kartzelaratzeko agindua eman du. Sortuk herrialdeko mobilizazioa deitu du biharko bi gazteen espetxeratzea salatzeko, 18:30ean Gasteizko Correos enparantzatik abiatuta.

Galder Barbado amurrioarra eta Aitor Zelaia gasteiztarra kartzelaratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 18:00ak bueltan eman dute jakitera ebazpena, eguerdian deklaratu ostean. Maria Tardon epaileak substantzia lehergarri edo sukoiak izatea egotzi die bi gazteei eta eurek akusazio hori ukatu dute.

Atzo goizean egin zuten polizia operazioa Araban, eta bi gazte atxilotu zituen Ertzaintzak material piroteknikoa zuen bidoi batekin harremana izatea egotzita. Horietako bat da Galder Barbado Bonilla amurrioarra. Delikan atxiki zuten, eta bere etxebizitza miatu ostean, Gasteizko Ertzain-etxean igaro du gaua. Goizeko hamarretan zeuden deituta atzo atxilotutako bi gazteak deklaratzera Madrilgo Entzutegi Nazionalean, baina eguerdira arte ez dira ailegatu eta 14:00ak aldera pasa dira deklaratzera.

Gaur, mobilizazio gehiago
Atxiloketa salatzeko gaur 12:00etan elkarretaratzea egin du Ernaik Amurrioko plazan. Sortuk, berriz, atzo egin zuen manifestazioa, eta gaur ere 19:00etan jarri dute mobilizatzeko hitzordua Juan Urrutia plazan. Atzo ehunka lagun atera ziren kalera, atxiloketak salatu eta bi gazteei babesa adierazteko:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide