Aiaraldea hedabideak baieztatu duenez, Galder Barbado Bonilla atxilotu du Ertzaintzak gaur goizean 07:00ak aldera Delikan. Poliziak jakinarazi du 2014an eta 2015ean gertatutako sabotajeak egotzi dizkietela gaur atzemandako bi gazteei. Operazioa Entzutegi Nazionalak agindu du eta poliziak Madrilera bidaliko ditu amurrioarra eta gasteiztarra bihar.
El Correo komunikabideak Duranan aurkitutako bidoi batekin harremana izatea egotzi die bi gazte arabarrei. Izan ere, Aiaraldean bezala, beste pertsona bat hartu dute preso Gasteizen, Aitor Zelaia izenekoa. El Correo egunkariak Duranan topatuko bidoia -material piroteknikoa eta aerosolak zituela aipatu du- "kale borrokarekin" lotu du.
Sortu alderdiak salatu du gazteen atxiloketak eta bere bizilekuak miatu dituztela eta Ernai gazte erakundeak mobilizazioak deituko dituela iragarri du.
Bigarren atxiloketa
Ez dute lehenengo aldiz atzeman gazte amurrioarra. Izan ere, 2016ko maiatzaren 25ean Guardia Zibilak eraman zuen preso Gasteizko kuartelera, Gazte Danbada jaialdian terrorismoa goratzea egotzita, baina ordu gutxiren buruan askatu zuten. Atxiloketa salatzeko mobilizazioa antolatu zuten Amurrion:
Jazarpen ugari
Aurrez ere poliziaren jazarpena salatu izan du gazteak. 2011n agerraldia egin zuen, beste hiru gazterekin batera, jasotako mehatxuak ezagutarazteko. 2008an -18 urte zituela- errepideko kontrolean geratu eta mendira eraman zuen Guardia Zibilak, kolpatzeko.
2009an, berriz, Ertzaintzak kalean ADN proba egiteko ilea ematera derrigortu zuen, “eskuak ahoan sartzearekin batera”. 2011n, ostera, bere autoko sarrailan kola jarri eta “jodete” (izorra zaitez) idatzi zioten.
Ernai gazte antolakundeak gazteen aurkako erasoa salatu du sare sozialetan eta mobilizazioa egin du eguerdian Gasteizko kanpusean. Sortu alderdiak, bere aldetik, mobilizazioak deitu ditu gaur arratsalderako Gasteizen eta Amurrion:
Aresketa Ikastolako ikasleek ekimena egin dute gaur ikastetxean, gertatutakoa salatzeko:
✏️Aresketa Ikastolako ikasleek gaurko atxiloketa salatu eta mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu dute! GORA EUSKAL GAZTERIA!
— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) 2019(e)ko otsailaren 7(a)
Gaur, 19:00etan manifestazioa
Bihar, 12:00etan kontzentrazioa, 19:00etan manifestazioa#AtxilotuakAskatu #GalderEtaAitorAskatu pic.twitter.com/t9NuVhI7ij
Elkarretaratzea egingo du bihar Ernaik Amurrion, 12:00etan Juan Urrutia plazan: