Goizeko zortzietan atera da Basauriko espetxetik Julen Ibarrola. Senide eta lagunak izan ditu zain bertan, Alfredo Remirez tartean, biak egon baitziren kartzelan elkarrekin.
Bestalde, 09:30ak aldera Amurrioko sarreran hamarnaka lagun elkartu dira errepide gainean gazteari harrera egiteko pankarta eta bengalekin. Ongi-etorri ekitaldia, ordea, 13:00etan izan da Amurrioko kioskoan. Ehunka herritar batu dira bertan, eta Ibarrolak "Julen Libre" plataformak egindako lana eskertu du, Galder Barbado Bonillari besarkada bidaltzearekin batera.