Astebete falta da Julen Ibarrolak askatasuna berreskuratu dezan. Duela urtebete espetxeratu zuten gazte amurrioarra, errotulatzaile batekin pintaketa egiteagatik. Terrorismoa goratzea leporatu zion Entzutegi Nazionalak, eta urtebeteko kondena betearazi zion, Landazuriren okupazioan ere parte hartu zuelako eta, ondorioz, “berrerorlea” izatea egotzi ziotelako.
Gauzak hala, Basauriko kartzelan igaro du azken urtea Ibarrolak. Alfredo Remirezekin egon zen bertan, txiolari amurrioarra Darocara urrundiku zuten arte.
Ongietorria
Datorren igandean -otsailak 10- itzuliko da Ibarrola amurrioara. Ongietorria egingo diote gazteari. 9:00etan Gaztetxean batzeko deia luzatu dute, eta 13:00etan kioskoan jarri dute zita.
