Gaur goizean askatu dute Julen Ibarrola gazte amurrioarra. Urtebeteko espetxe zigorra bete du Ibarrolak, errotulki pintaketa baten ondorioz, terrorismoa goratzea leporatuta.
Ibarrolak "Julen Libre" plataformak egindako lana goraipatu du ongi-etorrian, eta Galder Barbado Bonillari elkartasuna eta besarkada beroa helarazi dio.
Senideek gaur eduki dute Galder Barbado Bonilla bisitatzeko aukera. Ostiral iluntzetik Madrilgo Soto del Real espetxean dago gaztea, Aitor Zelaia gasteiztarrarekin batera. Isolamendu egoeran jarraitzen du Barbadok, baina indartsu topatu dutela adierazi dute, " musu eta besarkada beroenak bidali ditu Soto del Realeko espetxetik Amurriora".