Aurtengo hauteskunde sindikalen ostean, LAB sindikatuak jarraituko du izaten indar garrantzitsuena Mubea-Inauxa enpresan. Jasotako 87 botoei esker 5 ordezkari lortu ditu sindikatuak, eta aurreko emaitzak hobetu ditu, kide bat gehiago kokatu baitu langile batzordean.
ELAk ere bere presentzia areagotu du neurri berean, guztira 3 ordezkari eskuratu ditu 48 bozkarekin, erabaki esparru horretan eledun bat irabazita. UGTk, ordea, behera egin du eta kide bakarra izango du langile batzordean, orain arte 2 zituen eta. 20 beharginen botoa jaso du.
LABeko kideek adierazi dute oso pozik daudela lan gogorra egin dutelako eta ondo baloratu dute espainiar esparruko sindikatuek indarra galtzea.