Nola joaten dira ikasleak eskolara?

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ots. 21a, 09:54

Ikasleen garraio joerak aztertu dituzte 16 urteko gazteek. / Aiaraldea.eus

Amurioko Virgen Niña ikastetxeak, Mugikortasun Astea profitatuta, eskola garraio moduak aztertu ditu.

16 urteko gazteek egin dute ikerketa, hezigunera nola bertaratzen aztertuta. Sare sozialetan azaldu dutenez, Europako Mugikortasun Astea dela-eta egin dute ariketa. Helburua hirukoitza izan da: garraio moduak ezagutzea, murgikortasunari buruz hausnartzea eta konpormiso bat hartzen saiatzea.

Emaitzetatik estatistikak atera dituzte: Lehen Hezkuntzan %60 oinez hurbiltzen dira, %35 autoz eta %5 beste modu batean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan antzekoak dira ondorioak: %59 doa oinez, %35 autoz eta %6 beste modu batean. Etapaka ere bereizi dituzte emaitzak: 

Eskola bidean
Orozkon eta Urduñan haurrak ikastetxera oinez joateko proiektuak burutu zituzten. Haurrek euren kabuz eskolara joateko ibilbideak diseinatu zituzten, Bizkaiko Urtxintxa Eskolarekin batera. Hala, oztopo nagusiak identifikatu zituzten. Orozkon, esaterako, "isun morala" ipini zieten umeek bidea oztopatzen zuten autoei.

Alabaina, herri askotan eskuhartzen dute udaltzainek ikastetxeko sarrera orduetan, Laudion eta Amurrion kasu. Izan ere, auto mordoa pilatzen dira zentroen sarreretan, eta horrek kalapita ugari eragiten ditu nola trafikoan hala oinezkoen bideetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide