Amurrioko EAJk alderdi jeltzaleak eta Ertzaintzak jasan dituzten erasoak salatu ditu. Oharrean adierazi dutenez, bart goizaldean zenbait pintaketa egin dituzte herrian, EAJk agindu eta polizia autonomikoak esanak betetzen dituela kritikatuz:
_content.jpeg)
Amurrioko EAJk argi utzi nahi izan du aniztasunaren, adierazpen askatasunaren, ulerkortasunaren eta elkarbizitzaren alde lanean jarraituko duela: "Halako erasoa egin dutenek soilik demostratzen dute ez daudela aldatzeko prest, Euskadiri horrenbetse min egin dion iraganeko biolentzian finkatuta daudela". Erantsi dutenez, mota horretako erasoekin, adierazpen askatasuna defendatzen duten horiek borondate demokratikoa alboratzen dute: "Adierazpen askatasuna ez dago lotuta Amurriok kale garbiak izateko duen eskubidearekin".