aiaraldea.eus

La Casonak “Robando bebés” erakusketa jasoko du maiatzaren 17ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Amurrio

Anabel Pérez de Aguado egilea arratsalde guztietan egongo da, 17:00etatik 19:00etara, erakusketako audio bat eskaintzeko eta komentatzeko. Erakusketa bihartik maiatzaren 17ra arte bisitatu ahal izango da La Casonan.

La Casonak “Robando bebés” erakusketa jasoko du maiatzaren 17ra arte
Anabel Pérez de Aguado aretarra da erakusketaren egilea. | Ikusi handiago | Argazki originala

La Casonak Anabel Pérez de Aguadoren “Robando Bebés” dibulgazio erakusketa jasoko du datorren maiatzaren 17ra arte. Erakusketak irauten duen bitartean, egilea arratsaldero egongo da bertan, 17:00etatik 19:00etara, erakusketaren parte den audio bat eskaintzeko eta komentatzeko.

Erakusketak, hirurogei urte inguruz, ehunka emakumerengan eta euren familiengan eragina izan zuten gertakariak jasotzen ditu. Gerra Zibilaren hasieratik 2001era luzatzen den epealdia jasotzen du. Urte horretan jaso zen ospitale guneetan ume jaio berriak desagertzearen ondoriozko azkenengo salaketa.

Erakusketa bi partetan banatzen da. Lehenengoa bederatzi piezak osatzen dute, eta 30 lanek osatutako bilduma pribatu baten parte da. Bigarren partea osatzen duten piezek ematen diote izenburua erakusketari, eta izen hau daramate: Mujeres, Sin tiempo y Despedida. Horiei, Registro izena duen eta, modu sinbolikoan, gertakari horien eragina jasan zuten pertsonek eta bertara hurbildu daitezkeen guztiek, gura dutena idatziz utzi ahal izango duten erregistro kronologiko-familiarra irudikatzen duen laugarren pieza gehituko zaie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa