Manolo Hidalgo amurriorrak 6. postua ekarri du asteburuan Moratalazetik. Madrilen jokatu zen Master kategoriako Espainiako Pentatloi Txapelketa jaurtiketa.
Hidalgok azaldu du 20 egun falta zaizkiola 60 urte betetzeko eta horregatik 55 eta 60 urte bitarteko kategorian aritzeak kaltetu zuela. "Adin ezberdintasuna nabarirzen da", ziurtatu du kirolariak.
Hala ere, 4. postua eskuratzeko oso gertu egon zen, baina eguraldiak ez zion lagundu. Edonola ere, Amurrioko jaurtitzaileak esperientzia moduan hartu du proba, hurrengo erronkei aurre egiteko: "Euskadiko Txapelketa izango dut ekainaren 10ean, Valentzian Espainiakoa izango da hil bereko 29an eta Venezian Europakoa jokatuko da irailaren 6an".
Hidalgok uste du bere marka hobetuko duela. Izan ere, 60 urtetik gorakoen kategorian diskoak kilo erdi bat gutxiago izango du: pisuak kilo bat, mailu astunak 3 kilo eta jabalinan 100 gramo.