Greban egongo dira Valvospain-Ituarteko langileak bihartik datorren asteko asteazkenera, Amurrioko lantegian bizi duten egoera salatzeko. Enpresa hartzekodunen aurre-lehiaketan dagoela jakinarazi zien zuzendaritzak beharginei duela zenbait aste, eta Enplegua Erregulatzeko Espediente bat abian jartzeko asmoa zuela adierazi. “Ordutik hona zuzendaritza ez da gurekin bildu nahi izan”, salatu dute Enpresa Batzordeko kideek, “horregatik, astelehen honetan gu izan ginen zuzendaritza bilera batera deitu genuenak, baina batzar horretan ez ziguten ezer berririk esan, bankuen eratzunaren zain zeudela baino ez”.
Apirileko soldata jaso gabe
Hori dela eta, hiru orduko lanuzteak egiten aritu dira beharginak egunero, iragan astetik hona. Orain, aldiz, bost eguneko greba egitea erabaki dute, egoeraren larritasuna dela eta. Enplegua Errgulatzeko Espedientea gelditzea exijitzeaz gain, soldata atzerapenekin bukatzea eskatzen dute langileek. Izan ere, ez dute oraindik apirileko nomina jaso eta, salatu duetenez, zuzendaritzak ez die jakinarazi noiz ordainduko dien, “ezta ordaindu ahalko digun ere”.