Greba jarraituko dute Valvospain-Ituarteko langileek. Zuzendaritzak helarazitako proposamena aztertu zuten beharginen ordezkariek, eta premiazko bilera bat eskatu zuten, gaia lantzeko. Beharginek hainbat proposamen helarazi zituzten bertan, baina zuzendaritzak ez zuen horietako bat bera ere negoziatu nahi izan, komiteko kideek salatu dutenez. Gauzak hala, greban jarraituko dutela iragarri dute langileek.
Ordezkari politikoekin bilerak
Hainbat ordezkari politikorekin biltzen ari dira langileen ordezkariak. Atzo -ekainak 19- Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko kideekin (Industria Garapenerako Euskal Agentziarekin) bildu ziren. Beharginen kezkak plazaratu zituzten bertan, eta laguntza eskatu zuten, enpresaren etorkizuna bermatzeko inbertsore berri bat bilatzeari begira.
Bihar -ostirala- berriz bilduko dira Amurrioko Udal Gobernuko Josune Irabien eta Txerra Molinuevorekin, “egoerari irtenbide bat bilatzeko asmoz”.