Valvospain enpresako langileek hilabetea egin dute greban eta atzo zabaldutako oharrean adierazi dute zuzendaritzak lantegia ixteko eta sozietatea likidatzeko asmoa daukala.
Horrela jakinarazi zion langile batzordeari konkurtsoko-administratzaileak ekainaren 27an izandako bileran. Beharginek aurreratu dute ez dutela greba mugagabea utziko eta salatu dute administratzaileak ez dizkela zor zaizkien soldatak ordaindu.
Izan ere, Valvospain enpresako beharginek hilabetea egin dute greban eta duela hiru hilabete ez dutela kobratzen. Hala ere, espero dute inbertsore batek egoera konpontzea.
Bitartean bilerekin jarraitzen dute eta ostiralean PSE-EE, PP, Podemos eta EH Bildu alderdiekin elkartu ziren Eusko Legebiltzarrean. Industria Sailburuarekin batzen ere saiatzen ari dira.